JOXEPA eta BITTORI
JOXEPAK
Zer zabiliza, Bittori?
BITTORIK
Hementxe, sagardo bila.
JOXEPAK
Ni ere mandatuketan nabil; nola jende asko datorren herriko festetara,
gure amak nahi du on egin datorren guziari.
BITTORIK
Gu ere ez gara gaizki izango kanpotarrekin batean; gure etxean ere
prestatzen ari gira, gaur ikusiko ditut pazi zaharrak eta denak
garbitzen.
JOXEPAK
Gurean, berriz,
kutxa zaharretik sagar panpandojak atera eta
mahaiaren gainean jarriak daude.
BITTORIK
Hau poza, Joxepatxo! Amona, berriz, esne arroza egin eta egin ari da.
JOXEPAK
A zer jatea egingo dugun! Gure auzoko bizar kentzaileak ere leihoan
jarriak dauzka hiru pertz bete-beteak esne arrozarekin.
BITTORIK
Horrenbeste zertarako dute?
JOXEPAK
Bada, pentsatzen omen du jendearekin oso ondo egoteagatik,
orain esne
besteetan musuan aparra ematen duten bezala,
arrozarekin igurztea, gozoago ibil daitezen.
BITTORIK
Ai gizona banintz!
JOXEPAK
Zertako?
BITTORIK
Mingainarekin dena zupatzeko.
JOXEPAK
Ja jai... Eta gero minez gelditu.
BITTORIK
Joxepatxo, hobe dugu etxera abiatu, bidean estropezu egin gabe;
hainbeste jende dabil!
JOXEPAK
Bai, jendea! Nik ez nuen uste munduan horrenbeste gizon zenik; alde
batera joan eta betea, elizan, tabernan, plazan; batzuk piparekin,
besteak soineko ederrarekin, non-nahi pila, mahats mordoak dirudite.
BITTORIK
Teatroan ere egin behar omen dute funtzioa; hara bai nik joan behar
dudala.
JOXEPAK
Eta teatroan zer funtzio egiten da? Zenbat oineko saltoak egiten
dituzte?
BITTORIK
Salto ez; bestela, oihuka eta irrintziak.
JOXEPAK
Eta jira-bueltak ere bai.
BITTORIK
Bai noski.
JOXEPAK
Auta, hori ederkil Hemen ere jendea nahikoa badago eserita
deskantsuan.
BITTORIK
Afaltzera etorriko ziren kalean ostaturik bilatu ez eta.
JOXEPAK
Eta teatroa zein etxetan egiten dute?
BITTORIK
Hori ez dakit, baina galdetu hauetako bati.
JOXEPAK
(Jendear}. Barka bezate, baina berotakoren batek erakutsiko al digu
non den funtzio toki edo teatroa?
BITTORIK
Erakusten badigute, emango diet nik botila honetatik sagardo pixka
bat; paperean bilduta bidaliko diet.
(Barrenoik oihuka) Joxepatxo, Bittori, mugituko al zarete?
(Biak)
O! guri oihuka ari dira; goazen.
JOXEPAK
Adio, jaunak; nola baitigute deitu.
BITTORIK
Etxe aldera behar dugu abiatu.
JOXEPAK
Ondo bizi guziak.
BITTORIK
Asko dibertitu
(Biak)
Gaizki esanik bada, mesedez barkatu.
JOSE ARTOLA.