Jump to content

Page:Lehorreko arrantzalea.pdf/23

From Wikisource
This page has been proofread.

AGUSTIN Horrela badaude urte askoan, nekatuko dira.

PEDRO (Agustini) Horrek behintzat harrapatu du arrain ederra.

AGUSTIN Bai, dontzeila freskoa; eta nik hau baino gutxiago ez naizela esateko gaur, harrapatuko dut izugarrizko…

DENAK Zer?

AGUSTIN Izugarrizko lupia.

PRAIXKU Ederki, ederki (jendeari) Hori arrantzale erreminta.

ON JUAN Orduak aurreratzen ari dira eta abiatu behar dugu.

AGUSTIN Edan dezagun, bada, despeditzerako denak elkarrekin lehorreko arrantzaleen izenean; (jendeari) eta berok gustu badute, etorri txotx berria edatera, ez dago edan eta pagarik, neronek emango diet gaur pozik nahi duten guzia.

PEDRO Abiatuko al gara, bada, etxera?

ON JUAN Bai, abia gaitezen; baina horretarako, lehenbizi, Inazio, aurreko jaun horiekin despeditu zaitez.

MARIA Bai; jendeari agur egin gabe ez da ondo joatea.

PEDRO Arrazoi du Mariak. (bitarte honetan andre Terexa eta Praixku hizketan atzeago egoten dira)

INAZIO (aurreratuta) Jaunak…

ON JUAN Tira, segi.

INAZIO Zereko…. zera…. eta… bai… eta…

AGUSTIN Alde egin ezak; horretarako ere ez duk balio. Hiri dena bestek esan behar dik. (jendeari) Honek esan nahi duena da…

MARIA Berak esan dezala.

DENAK Bai, bai,

INAZIO (aurreratuta)


Nola den hau izan behar
duena nire emaztea,
gustatu bazaiote, txalo
bat nahi nuke ematea;
eta onez, bada, beron
gaurko borondatea
kontentu geldituko da…
Lehorreko arrantzalea.


AZKENA