Jump to content

Page:Lehorreko arrantzalea.pdf/16

From Wikisource
This page has been proofread.

PRAIXKU Gero arte, bada.

AGUSTIN Gero arte, lagun zaharra. (Praixku sartzen da) Noan ni ere edatera. (sagardotegira joaten da)


HOGEITA BATGARREN IRUDIA
XXI
On Juan (leihotik) eta gero Andre Terexa


ON JUAN Hau giroa! Hauek kanpo-zelai begiragarriak! Zer atsegina ematen duen alaitasun honek! Zer ederra den Jaungoikoaren obra! Bedeinkatua eta bedeinkatua beti eta beti izan dadila gure egilearen izaera dontsua! (Andre Terexa irteten da plater eta baso bi hutsekin sagardo bila)

ANDRE TEREXA Gure nagusiak txotxekoa behar omen du eta, eraman beharko diogu. (sartzen da)


HOGEITA BIGARREN IRUDIA.
XXII
Agustin on Juan eta andre Terexa

AGUSTIN (sagardotegitik atereaz) Ederra dago; hori mama!

ON JUAN (leihotik) Zer dugu, Agustin? Bakarrik?

AGUSTIN Ez, jauna; Inaziorekin.

ON JUAN Eta non dago bera?

AGUSTIN Nafarroan, jauna, Bera.

ON JUAN Ez; Inazio.

AGUSTIN Kupel ondoan.

ON JUAN Eta Maria al dago sagardo saltzen?

AGUSTIN Bai, jauna.

ON JUAN Beraz, ez da misterio han egotea bere ondoan. Gizagaixoa! Igarria nago gure etxera esnearekin etortzean zelatatzen duela. Zer mutil ona den (andre Terexa sagardoarekin.)

ANDRE TEREXA Hemen naiz ni bi baso beteekin.

AGUSTIN Adio, amona.

ANDRE TEREXA Begira: ni ez naiz amona, desioak baditut baina.

AGUSTIN Uste dut, bada, laster izango ote den.

ANDRE TEREXA Nire alabak ez du gizonik.

AGUSTIN Ez, baina bai gizongaia, ona eta zintzoa. Ez da egia, on Juan? (leihora begiratuaz)

ON JUAN Bai; oso mutil ona eta prestua da.

ANDRE TEREXA Hauek esatekoak, hauek… (igotzen da etxera)

ON JUAN Zatoz, Agustin, gora; igo zaitez; xardina biziak jango dituzu.