Jump to content

Page:Lehorreko arrantzalea.pdf/13

From Wikisource
This page has been proofread.

pixka bat eta laster etorriko naiz berriz laugarrena edatera, hemen buiak bezala beti batean egon gabe. (doa kanpora).


HAMABOSGARREN IRUDIA
XV
Pedro bakarrik. (irteten da sagardotegitik)


PEDRO Sagardo ederra dago; arrazoi zuten arrantzaleek; haiek jakiten dute non dagoen edari ona; hori da kolore fina! txinpartak pil-pil gainera ateratzen zaizkio, eta olio frantsesa baino leunago sartzen da, eztarrian zirri eginaz; hori mama! Zeinek lezakeen izan etxean urte guztirako.


HAMASEIGARREN IRUDIA
XVI
On Juan eta Pedro (On Juan sartzen da txalekoa askatuarekin eta eskuan itzalgaia)


ON JUAN Arratsalde on, Pedro!

PEDRO Hala berean dezala berorrek ere, on Juan. Hemengo aldi?

ON JUAN Bai, eguraldi ona dago eta, jiratxo bat egin denbora paseaz.

PEDRO Nahi du sagardo ona edan? Aterako dut, nahi badu.

ON JUAN Ez, ez; eskerrik asko; ezer jan gabe, ez dut ohiturarik, eta jan eta ere gutxi, baso pare bat gehiegi ditut arratsalde guztirako; ez zalea ez naizelako, baizik ezin dudalako.

PEDRO Berorrek balezake, bada, diruduna eta…

ON JUAN Ez da hori kontua; gaitz egiten didalako.

PEDRO Orduan, nahi badu, goian sukaldean bixigarri pixka bat eskatuko dut.

ON JUAN Ez, ez; lan hori ez hartu niregatik; neroni igoko naiz. Bidez, etxeko andreari diosal egingo diot. Goazen, Pedro, zu ere igo zaitez; elkarrekin denbora atseginduko dugu hobeto.

PEDRO Nahi duen bezala. (hizketan joaten dira)